Fermiñene eta Arizmendi Enean hezetasuna kentzeko lanean ari dira
Fermiñene eta Arizmendi-enea eraikinetan hezetasunaren kontrako lanak egiten ari da Udala. Bi aste inguruko aurreikuspena dute lanek.
Fermiñene eta Arizmendi-enea eraikinetan hezetasunaren kontrako lanak egiten ari dela jakinarazi du Oiartzungo Udalak.
Bi aste inguruko aurreikuspena dute egitekoek eta 30.196,94 euroko aurrekontua.