Oarsoaldeko Ekonomia Feminista Eskola aurkeztuko dute
Datorren asteko ostiralean aurkeztuko dute, Oiartzungo udaletxean. Datorren ikasturterako izena emateko aukera egongo da. Zaintza erdigunean jarriko dute.
MunduBat Fundazioak Oarsoaldeko Ekonomia Feministaren Eskola antolatu du, 2020/2021 ikasturterako. Eskola horren nondik norakoak datorren asteko ostiralean —hilak 26— azalduko dituzte, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. 19:00etan hasiko da. Ekitaldi horretan bertan izena eman ahal izango da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, talde prozesua izango da, eta zaintzak erdigunean jarriko dituzte. Hortik abiatuta, hainbat kontzeptu eta tresna jorratuko dituzte. Lanketa horretan pedagogia feminista eta norberaren bizipenak erabiliko dituzte.
MunduBat da antolatzailea, eta Oiartzungo Feministen Asanbladaren laguntza izango du. AralGorputz elkarteak dinamizatuko ditu saioak.