Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Oiartzungo establezimenduek gaurtik aurrera eska ditzakete diru laguntzak

Oiartzungo Udalak iragarri zuen diru laguntzak banatuko zituela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak publiko egitean. Uztailaren 3ra arte eska daitezke.

Pandemiarengatik fakturazioa jaitsi zaien establezimenduei bideratuta daude laguntzak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/06/18

Pasa den astean iragarri zuten merkatari, ostalari eta beste hainbat zerbitzu ematen dituzten establezimenduentzako diru laguntzak banatuko zituztela. Oiartzungo Udalaren helburua da COVID-19ak eragindako kalteak arintzea, eta hirugarren sektoreko jarduera horiek berrabiaraztea.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur publikatu du, eta, ondorioz, gaurtik aurrera eska daitezke diru laguntza horiek. Horretarako epea 15 egun naturalekoa izango da; uztailaren 3a izango da azkena. Edozein zalantza argitzeko, 943 49 01 42 telefono zenbakira dei daiteke (08:30etik 14:00etara), edo e-posta bidez harremanetan jarri.

Diru laguntza horiek udaletxeko erregistroan egin daitezke, edo eskabide elektronikoa eginez.

Baldintzak

  • Jarduera-sektoreetako hauetako batean dauden pertsona fisiko edo juridikoak:
    • Salgaien txikizkako salmenta establezimenduak.
    • Jantzien, zapaten eta oihalgintzako salgaien txikizkako salmenta establezimenduak.
    • Gailu elektrikoen eta etxetresnen txikizkako salmenta establezimenduak.
    • Liburuen txikizkako salmenta establezimenduak.
    • Erlojugintza eta bitxigintza gaien txikizkako salmenta establezimenduak.
    • Hotelak eta antzeko ostatuak.
    • Jatetxe eta tabernak.
    • Edergintza eta ile-apaindegi establezimenduak.
    • Osasungintza (hortz klinika, fisioterapia, optika…) eta ongizate zentroak.
    • Gidatzeko, hizkuntzak ikasteko… eskolak.
    • Arreta zuzen eta presentziala eskaintzen duten txikizkako salmenta establezimenduak.
  • Mikroenpresa izatea. Mikroenpresatzat hartuko dira batez beste 10 langile (jardunaldi osora) edo gutxiagoko enpresak, baldin eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa badute.
  • Establezimenduen nahitaezko itxierak edota murrizketak euren jarduerari eragin izana (Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duen martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretua). Murrizketa izan dela kontuan hartzeko, apirilean fakturazioa %50 edo gehiago murriztu izana ziurtatu beharko da, 2019ko azken 6 hilabeteetan fakturatutako batez bestekoarekin alderatuta.  
  • Gizarte Segurantzako erregimenean edo dagokion mutua profesionalean eta Ogasunean alta emanda egotea alarma-egoera deklaratzeko unean, 2020ko martxoaren 14an.
  • Txikizkako merkataritzan, ostalaritzan eta antzekoetan sartzen dela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, eta zerga-egoitza Oiartzunen duela egiaztatzea.
  • Herritarrentzako zabalik dagoen lokal bat izatea Oiartzunen (herrigunean, merkataritza guneetan edo poligonoan).
  • Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko eta Oiartzun Udalarekin betebeharrak egunean izatea, bai eta diru laguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
  • Dagozkion udal-lizentziak izatea edo, halakorik ezean, lizentzia horiek eskuratzeko prozedurari hasiera ematea eskatu izana eta/edo dagokion aurretiazko jakinarazpena aurkeztu izana.
  • Diru laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatzen diren inhabilitazio egoeretako bakar batean ere ez egotea.

Diru laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza hauek ordaintzeko, guztira, 150.000 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2020 urteko aurrekontuko 1 0903.481.430.00.01.2020 zenbakidun partidaren kontura.

Eskaera bakoitzak honako diru laguntza izango du:

  • Laguntzaren oinarria guztientzat: 1000 euro.
  • Langile kopuruaren arabera:
    • 1-3 langile: 200 euro.
    • 4-6 langile: 300 euro.
    • 7-10 langile: 400 euro.
  • Alokairua edo hipoteka dutenentzat:
    • 600 euro baino gutxiago hilean: 100 euro.
    • 601 euro – 1000 euro hilean: 200 euro.
    • 1001 euro baino gehiago hilean: 300 euro.
  • Higiene eta segurtasun neurrien gastuak:
    • Gastatutako euro bakoitzeko 0.50 euro: gehienez 300 euro.

Gehienez establezimendu bakoitzak 2.000 euroko diru laguntza jasoko du. Justifikatutako diru laguntza oinarria baino gutxiago bada, proportzionalki kalkulatuko da diru laguntza.

Diru laguntzaren oinarriak

Diru laguntzak jasotzeko oinarriak dokumentu honetan jaso dituzte.

Diruz lagunduko diren gastuak

  • Lokalaren errentamendutik/mailegutik eratorritako gastuak, ez baldin bada eskatzailearen etxearen parte edo ez bada beste enpresa batekin partekaturiko espazio bat, ez baldin bada 2. mailara arteko ahaidetasun harremanik edo bestelako afinitaterik lokalaren errentatzailearekin, eta ez baldin bada errentatzaile gisa ageri den pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide.
  • Jarduera garatzearekin loturiko hornidura eta zerbitzu errepikakorren gastuak.
  • Aholkularitza gastuak (fiskala, laborala, kontabilitatekoa, juridikoa edo administratiboa).
  • Covid-19aren ondorioz sortutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak (ERTE) eta jarduera uzteagatiko langile autonomoentzako prestazioak (CATA) kudeatzeagatik eratorritako gastuak.
  • Covid-19aren ondorioz establezimenduan egin beharreko moldaketen gastuak.
  • Jarduerarekin berarekin eta enpresaren/autonomoaren jabetza ondasunekin lotutako aseguruen gastuak.
  • Hardwarea eta softwarea eskuratzea.
  • Arropa, oinetakoak eta osagarriak txikizka saltzen dituzten establezimenduen kasuan, salgaien erosketa edo hornikuntza, 2020ko udaberri-uda denboraldirako.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  1. Eskaera orri orokorra (word edo PDF)
  2. Fakturazioa %50 baino gehiago murriztu zaienek zinpeko aitorpena sinatu beharko dute.
  3. Langile kopurua aurkezteko RNT agiria aurkeztu beharko da.
  4. Identifikazioa: eskatzailearen NAN eta IFKren fotokopia.
  5. Gastuen zerrenda (kopuru totala adierazten dela) eta ordainagiriak: alokairuarena, segurtasunerako inbertsioena,…

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.