Ander Imazek lau urterako berritu du kontratua
Atzelari oiartzuarrak eta Baiko enpresak 2024ra arte luzatu dute kontratua. Imaz gustura dago sinatutakoarekin, eta jasotako konfiantza bueltatu nahi du.
Ander Imaz pilotariak Baiko enpresarekin duen kontratua berritu du beste lau urterako. Modu horretan, konfinamenduaren ondoren kontratua luzatu duen lehenengo pilotaria da oiartzuarra.
2024ra luzatu du kontratua. Imaz pozik dago alde biek lortu duten akordioarekin. Gustura dago kontratua luzatzearekin, eta lanean jarraituko duela ziurtatu du, beragan jarri duten konfiantza kantxan bueltatzeko.