San Joan bezperan ez da surik egongo eremu publikoetan
Udalak ez du baimenik eman, jende pilaketak saihesteko, higiene neurri egokiak hartzeko eta pertsonen arteko distantziak errespetatzeko asmoz.
Eremu publikoan aurten ez da surik piztuko.
Datorren asteartean izango da San Joan bezpera, baina aurten mendeetako tradizioak atseden hartu beharko du. COVID-19aren pandemiak hala behartuta, eremu publikoetan piztu ohi diren suak ez baimentzeko erabaki hartu du Oiartzungo Udalak.
Izan ere, koronabirusa zabaltzea prebenitu nahi dute. Jende pilaketak saihestu nahi dituzte, higiene neurriak ongi bete eta pertsonen arteko distantziak bete.
Eskaerak aztertu ondoren, baimenik ez ematea erabaki dute, jende pilaketak saiheste aldera.
