Lesakan jarri nahi duten parke eolikoari buruzko batzar irekia egingo dute
Oiartzungo Ingurumenaren Lagunak elkarteak batzar irekia egingo du hilaren 2an. Aiako Harria parke naturalaren mugan egongo lirateke 11 errotak.
Lesakako Auzoberri inguruan parke eoliko bat eraiki nahi dute. 11 errota izango lituzke, eta 150 garaierara iritsiko lirateke.
Proiektu horrekin kezkatuta, Oiartzungo Ingurumenaren Lagunak elkarteak batzar irekia antolatu du datorren asteko ostegunerako —uztailak 2—. Udaletxeko pleno aretora deitu dituzte herritarrak, 19:00etan.