Modak distantzia soziala ekarri zuen garaia gogoan Jantziaren Zentroan
Iraganera eramango du bisitaria Iraultza Dantza Taldeak aukeratu duen erakusketarekin, eta egungo egoerarekin antzekotasuna izango duen garai ekarri dute gainera gogora, distantzia fisikoari dagokionean.
COVID-19aren osasun larrialdiarengatik hiru hilabetez ateak itxita izan ondoren, laugarren erakusketa iraunkorra zabaldu du Jantziaren Zentroak. Iraganera eramango du bisitaria Iraultza Dantza Taldeak aukeratu duen erakusketarekin, eta egungo egoerarekin antzekotasuna izango duen garai ekarri dute gainera gogora distantzia fisikoari dagokionean: “Pertsonen arteko bi metroko distantzia aurrez indarrean egon zela ikusiko dugu, hain zuzen ere, XIX. mendearen erdialdean modak, elkarrengandik hurbil egotea eragotzi zuen”.
Garai Viktoriarrean (1845-1899) gertatu zen. Krinolinak, bi metro baino gehiago zuen armazoiak, emakumeen gonak harrotu eta distantzia ekarri zuenean. Industria garai betea zela nabarmendu du Iraultzak, eta urtean, milaka krinolina egiten zirela, “armazoi merkea izanik, gizarte klase guztietara zabaldu zen”.
Orain garai hartako hamahiru emakume jantzi ikus daitezke Kapitain Etxean. Jatorri ezberdinekoak dira: Lapurdi, Donostia, Frantzia, Erresuma Batua, eta Ameriketako Estatu Batuetakoak.
Bigarren solairu horretan bi erakusketa ikus daitezke. Ezkerreko aretoan, hamabost jantziren bildumak modaren historiaren errepasoa bildu dute 1740an hasi eta 1949mko ezkontza soineko batekin amaitu dute. Azken osineko hori, Donostiako Zabala Ibarbiak eman dio zentroari dohaintzan. Areto. berean, gainera, 1920. urtetik 1950. urtera arteko lau soineko ikus daitezke, hamarkadako bana. XVIII. mendeko zenbait pieza, 1900eko dantzarako soineko bat ere ikus daitezke areto horretan.
0Solairu berean, eskuinean, zazpi uniformerekin osatu dute erakusketa. ;Militarrak direla pentsa daiteke lehen begiratuan, . Zazpitik bost maiordomoen uniformeak dira. Errepublika garaira arte gortean bizi ziren zibilak ziren, gehientsuenak goi mailakoak: kondeak, dukeak…
Alfontso XIII. erregealdikoak dira jantziak, 1914-1928. Seigarren jantzi bat Etxeko eta Ahoko aitoren semearen uniformea da, aurrekoak baina garrantzia txikiagoko pertsonaiak ziren, baina era berean, erregearen entzunaldi eta bazkarietan laguntzen zutenak. Zazpigarrena, enbaxadore jantzia da. Zazpi jantzi horiek, Imanol Elizetxea errenteriarraren bilduma pribatukoak dira, eta urtebetez utzi dizkio Jantziaren Zentroari.
Gaueko bisitak
Udari begira Jantziaren Zentroak gaueko bisitak antolatu ditu lehendabizikoz, eta gidatuak izango dira. Guztiak larunbat gauarekin egingo ditu, hilaren 11n eta 18an eta abuztuaren 8an eta 22an iluntzeko 22:00etatik aurrera. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Telefonoz ere deitu daiteke: 943 494 521.
Asteburutan zabaltzen dute Jantziaren zentroa. Larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara. Bisita libreak 3 euro balio ditu, eta gidatuak 5 euro.