[Bideoa eta galeria] Sua piztu da Iztietako garaje batean
Suhiltzaileak bertaratu dira eta kalea moztu dute udaltzainek.
Iztietako garaje batean sua piztu da. Orain ordubete izan da gertakaria, kea ateratzen hasi da. Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gertaeraren gaineko informazio gehiagorik ez da momentuz baina kalea moztuta dute. Oiartzun kalean dauden garaje batzuetan piztu da sua. Suhiltzaileak bertan dira oraindik eta anbulantzia ere bertaratu da, baina lekukoen informazioaren arabera ez da inor artatzen ari.
Argazkiak eta bideoa Marta Lopezenak dira.