Gautxoriak, bertatik bertara
Arrano Etxean sendatutako urubiak askatuko dituzte Listorreta aisia lekuan larunbatean.
Arrano Etxean sendatutako urubiak askatuko dituzte Listorreta aisia lekuan larunbatean. Bi urubi askatuko dituzte, zehazki, eta askatu aurretik, hegazti horien gaineko zenbait azalpen emango dituzte adituek, baita Arrano Etxean egiten duten lanaren gainekoak ere. Jarduerak 45 miunutuko iraupena izango duela aurreikusi dute.
Taldeak partaide kopuru mugatua izango du, eta nahitaezkoa izango da aurretik izena ematea. Musukoa eramatea ere derrigorrezkoa izango da, antolatzaileek esan badute ere ahal den guztietan segurtasun distantzia errespetatuko dela.
Adin guztietako herritarrei begirakoa da jarduera, eta doakoa. Linterna eramatea aholkatu diete parte hartuko dutenei. Jarduera Udako Abenturak Listorretan proggraman txertatuta dago. Hurrengoa, hilaren 17an izango da, Izarretara Begira, eta abuztuaren 8an, berriz, Iparra Galdu Gabe orientazio jokoa egingo dute.
Izena eman edo informazio gehiago jasotzeko 943 495 069 eta 688 895 068 telefono zenbakietara deitu edota, posta elektronikora mezua bidal daiteke.