Miren Gorrotxategiren ekitaldia, bihar
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen kanpainaren barruan ekitaldi politikoa egingo dute Gorrotxategik eta Rafa Mayoralek.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUren lehendakarigaiak ekitaldi politikoa egingo du bihar Errenteria-Oreretan hilaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen kanpainaren barruan. Ez da bakarrik arituko Gorrotxategi biharko ekitaldi politikoan, Rafael Mayoral, Unidas Podemoseko diputatua ondoan izango du.
Reina Aretoan izango da ekitaldia 17:00etan hasita.