Pagoaldea poligonoko errepidea konponduko dute
Oiartzungo Udalak iragarri duenez, Ergoiengo Pagoaldea industria poligono barruko errepide zati batean konponketa lanak martxan jarriko dira.
Oiartzungo Udalak prentsa-ohar baten bitartez ezagutzera eman duenez, 10.802 euro zuzenduko dira Ergoiengo Pagoaldea industria poligonoaren barneko errepidearen atal bat konpontzera. Azken urteetan herriko poligono industrialen egoera hobetzeko ahaleginak egin ditu udalak, eta hauen jarraipen moduan egingo da aipatutako inbertsioa; izan ere, zonalde horretan daude herriaren ahalmen ekonomiko handiena duten enpresak.