Elizalde ikastetxeko frontoia egokituko dute hauteskundeetarako
Jende pilaketak saihesteko asmoz eremua egokituko dute. Udalak gogorarazi du Elizalde auzoa bi sekziotan banatuta dagoela.
Hurrengo igandean, hilak 12, Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak egingo dituzte. COVID-19aren kontrako segurtasun neurriak hartuko dituzte.
Elizalde auzoko hautesleek Elizalde Herri Eskolan eman beharko dute botoa. Aurten, baina, pilotalekura jo beharko dute, jende pilaketak saihesteko frontoia egokituko dute. Oiartzungo Udalak arretaz ibiltzeko eskatu die Elizaldeko auzotarrei.
Horrez gain, udalak gogorarazi du Elizalde auzoa bi sekziotan banatzen dela. Legarrea, Donibane eta Manuel Lekuona kaleek osatzen duen ardatzak bereizten ditu. Ergoien aldera bizi direnek 001 sekzioan eman behar dute botoa, eta Ugaldetxo aldera etxea dutenak 007 sekzioaren barruan daude.
Gainerako auzoetan, ohiko tokietan jarriko dira hautets mahaiak.
COVID19arengatik hautesleek derrigorrez eraman beharko dute musukoa eta, pertsonen artean metro eta erdiko distantzia errespetatu beharko dute. Haurdunek eta 65 urtez goitikoek lehentasuna izango dute bozkatzeko eta higiene neurriak hartuko dira hauteslekuetan.