Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Noizbait eguzkia nagusituko da

Oiartzungo udako igerilekua aste honetan ireki dute, ohi baino beranduago. Itxaronaldia luzea izan arren, eguraldiak ez du ingurua betetzen lagundu. Elorsoro kiroldegia ere ireki dute.

udako igerilekua Igerilekua lehenengo bi egunetan aforo betetzetik oso urruti egon da.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/07/03

Ikerketa enpiriko baina ez-zientifiko baten arabera, Oasis taldeak sortutako abestien %21en agertzen dira sun shines edo sunshine esamoldeak —eguzkiak distira egiten du eta egunsentia, hurrenez hurren—.

Gallaghertarrek elkarrekin jarraituko balute, inspirazioa lortzeko zailtasunak izango lituzkete aste honetan.
Bederatzi hilabete pasatxoko itxaronaldiaren ondoren, herenegun ireki zuten Oiartzungo udako igerilekua.

Arintze fase eta normalizazio berria esaten zaion horretan debekuak altxatu diren alditan ez bezala, ez zuen aparteko ikusminik sortu igerilekuaren irekierak.

Egoera hori iradoki dute hilerri ondoko aparkaleku berritu berrian auto gutxi zeudela. Rafael Pikabea hiribidea eta Haurtzaro Ikastola lotzen dituen Sibeluts kalean zehar ez da aparteko trafikorik ikusten, bizikletaren bat akaso.

Oier eta Elaia izan dira udako igerilekua estreinatu duten erabiltzaileak

Oier eta Elaia anai-arrebak 09:56erako zeuden sarreran, atea noiz irekiko zain. Ireki eta segituan joan dira gauean egindako ihintzak heze utzi duen belarrera, tokia hartzera. Beraiek izan dira ohikoa baino laburragoa izango den denboraldiko lehen bainua hartu dutenak. Aitortu dutenez, ez zuten berebiziko gogorik igerilekura joateko. Hala ere, gogo txikia izateko, kosta zaie uretatik ateratzea.

Igerilekua ama-alaba bikote batekin partekatu dute; bakoitzarentzako metro kubiko asko zituzten. Nork daki egoera hori berriro errepikatuko den? Sorosleak, bitartean, uraren tenperatura neurtu du: 30 gradu. Merkurioa, oraingo honetan behintzat, ez da elementu fidagarria izan. Bigarren neurketa bat behar du urak.

Uztailaren 1arekin irekitzea ez da ezohiko egoera bakarra, COVID-19ak egoera erabat baldintzatu du. Beste toki itxi guztietan bezalaxe, musukoa eraman behar da, sarreratik pasatu behar denerako, edo sarreran jendetza pilatuko balitz. Aldageletan eta komunetan ere musukoa jantzi beharko da.

Igerilekuari berari dagokionez, ez da aldaketa handirik egongo. Bertara sartzeko bai, ordea. Lehen lau arku zeuden, sarrera eta irteera funtzioak betetzen zituztenak. Orain, berriz, egoera kontrolpean eduki eta jendea ukitu ez dadin, sarrera bakarra eta irteera bakarra egongo dira, bakoitza igerilekuaren punta batean. Dutxak funtzionatzen jarraituko du, eta derrigorrez pasatu beharko da azpitik.

Igerilekuaren eremua izenak esaten duenera mugatuko da: igeri egitera. Begien bistako kontua dirudien arren, normaltasun zaharrean egin ahal ziren jarduera batzuk ezingo dira egin: puzgarriak sartu, uretan baloiarekin jolastu… Flotagailua behar duten haurrek bakarrik izango dute baimena.

Beste hainbat instalaziotan bezala, udako igerilekuaren aforoa mugatuta izango da. Zehazki, edukieraren %60an egongo da. Alegia, gehienez 420 pertsona sar daitezke instalazioetan. Horren jarraipena Oiartzungo Udalaren webgunearen bitartez egin daiteke: Sailak atalean, Kirola azpisaila zabaldu, eta aforoaren estekan klik egingo behar da. Unean uneko informazioa emango du webguneak.

Ordutegiari dagokionez, uztailean 10:00etatik 21:00etara egongo da irekita. Abuztuan eta iraileko egunetan, berriz, ordubete geroago irekiko dute, eta beste ordubete lehenago itxi.

Kiroldegian ere, apal
BPXport enpresak kudeatzen ditu bai Oiartzungo udako igerilekua, baita Elorsoro kiroldegia ere —Pasaiako, Lezoko eta Errenteria-Oreretako kirolguneak ere kudeatzen ditu enpresa horrek—. Bi instalazioen irekiera egunek bat egin dute, eta Odei Frailek sakelako telefonoari itsatsita du belarria.

elorsoro kiroldegia

Gihartze makinak kiroldegiko kantxan jarri dituzte.

«07:00etan zortzi pertsona zeuden kiroldegia noiz irekiko zain. Erabiltzaileetako bat musukorik gabe etorri da, eta bila joan behar izan du», adierazi du kudeatzaileak. Azaldu duenez, Elorsoro kiroldegiko martxa aurreko uden antzekoa da; eguraldi hobea —ez onak— egiteak laguntzen du kirolzaleak Elorsoron aterpe har ez dezaten.

Kiroldegian ere bai hainbat aldaketa egin dituzte. Esaterako, seinalizazioa jarri lurrean, norabideak zehazteko. Gainera, aldageletako ate nagusiak irekita utzi dituzte, gunea aireztatzeko. Aldagela indibidualetako ate batzuei heldulekuak kendu dizkiete ere bai.

Kirol instalazioetara, oraingoz, ez da jendetzarik hurbildu, eguraldia dela eta

Berritasunik nabarmenena, baina, gihartze saioetarako makinariarena da. Horietako batzuk kantxara atera dituzte, erabiltzaileen arteko tartea ahal bezain handiena izan dadin. Beste detaile txiki bat dago kantxan: atetik sartu eta eskuinera, paretan, zintzilikario txiki batzuk jarri dituzte musukoak uzteko.

Udako igerilekuan bezalaxe, jende gutxi dago kiroldegian, erabiltzaileak ez dira era masiboan joan —aforoa udalaren webgunean ikus daiteke—. Fraileren arabera, udan «normala» da hori.

Bitartean, udako igerilekuko bozgorailuek musika jariatzen jarraitzen dute. Oasisen kantuak, egoera deskribatzeko egokiena senideek osatzen duten beste talde bat da egokiagoa: Gozategi. «Egunon / Hau egun ederra ⁄ Euria ari du ⁄ Baina ederra da». Noizbait, berandu baino lehen, eguzkia nagusituko da; egun hori gaur da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.