Odola ematera deitu dute asteartean
Egoera berrira moldatu behar izan dute, eta horrenbestez, Reina aretoan eta Beraungo anbulatorioan egin beharrean, Merkatuzarren bilduko dira.
COVID-19ak eragindako egoera zaila bada ere, odol emateekin jarraitzea erabaki du odol emaileen elkarteak. Hori bai, egoera berrira moldatu behar izan dute, eta horrenbestez, Reina aretoan eta Beraungo anbulatorioan egin beharrean, Merkatuzarren bilduko dira.
Hilabetero egiten dute hitzordua, zehazki, hileko lehen asteartean. Hilabete honetan, hitzordua hilaren 7an, asteartea, egin dute 17:30etik 20:30era.
Egoera dela eta, osasun eta higiene neurriak zorrotz betetzeko hitzordu bidez ari dira funtzionatzen; odola eman nahi dutenek, beraz, hitzordua eskatu beharko dute 699 474 985 edo 600 224 950 telefono zenbakietara deituta.
