Ur gaineko tinten transferentzia tailerra Donibanen
Pasai Donibaneko Ubera liburutegian izango da, hilaren 14 eta 15ean.
Ur gaineko tinten transferentzia tailerra egingo da hilaren 14 eta 15ean, Pasai Donibaneko Ubera liburutegian. Arte modu hau likido baten gainean lodi dauden arte grafikoetako tinta koipetsuak paperera transferitzean datza; metalezko xafla, kartoi, hezur, plastiko eta bestelako materialak ere erabili ohi dira.
Bestelako informazioa:
- Izena emateko epea: Hilaren 8a.
- Ordutegia: 10:00etatik 13:30era.
- Prezioa: 65 euro.
- Kontaktuak: Luis Barrios (688 82 01 49) eta Eluska Kortajarena (605 70 63 91).