Gizarte-Ongizate zerbitzuetako bulego batzuk Mendiburura mugituko dituzte
Datorren ikasturtea hastearekin batera hiru bulego berri irekiko dituzte Mendiburu kaleko 5 zenbakian. Bulegoa egokitzeko obrak egiten hasi dira.
Datorren ikasturtea hastearekin batera, Gizarte-Ongizate zerbitzuetako hiru bulegok egoitza berria izango dute. Mendiburu kaleko 5 zenbakiko udal lokalean —Atez Ateko Bulegoan izandakoan— egongo dira, Oiartzungo Udalak iragarri duenez.
Egokitzapen lanen berri eman dute. Hiru bulego horiek kokatzeko lanek hilabete iraungo dute, eta 20.000 euroko aurrekontua izango dute.
Helburua datorren ikasturtea hasterakoan bulego horiek irekitzea da. Bitartean, Fermiñenen ematen ari dira zerbitzua.