Hauteskunde mahaietan hainbat aldaketa, igandeari begira
COVID-19aren ondorioz indarrean dauden protokoloen harira hauteskunde mahai batzuen ohiko kokapena aldatu dute hilaren 12ko Euskal Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako.
COVID-19aren ondorioz indarrean dauden protokoloen harira hauteskunde mahai batzuen ohiko kokapena aldatu dute hilaren 12ko Euskal Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako.
Aldaketak honakoak: Alaberga Auzo Elkartea, Pio Baroja ikastetxea eta Udal Euskaltegiko hauteskunde mahai guztiak, Galtzarabordako kiroldegira aldatuko dituzte. Orain arte Alabergako auzo elkartearen egoitzan; Pio Baroja ikastetxean eta Udal Euskaltegiaren eraikinean bozkatu izan dutenek, kiroldegira joan beharko dute igandean.
Beste aldaketa, Oarso eraikina eta Biteri eskolako hauteslekuetan izango da; horietako mahai guztiak Jose Luis Caso-Merkatuzar aretora lekualdatuko dituzte.
Hautesle guztiek maskara jantzita joan beharko dute hauteslekura, segurtasun distantzia mantendu beharko dute eta pilaketak saihestu.