Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezo-Donibane arteko bidea osa dadila eskatu du berriz ere Eguzkik

Lezo-Donibane arteko bidegorria eta eta espaloi zabalagoa eskatu ditu berriz ere Eguzkik. Bidean hainbat pintaketa azaldu dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2020/07/07

Eguzki Euskal Herriko Talde Ekologista eta Antinuklearrak beste behin eskatu du abian jar dadila Lezo eta Donibane arteko bidegorriaren eta espaloi berriaren egitasmoaren hirugarren zatia. Badira aste batzuk taldeak gaiaz kezkati oharra helarazi zuela, eta horren aurrean, taldearen ustez, aldundiak “kasualitatez, egun batzuk geroago, egiten ari garen zarata isiltzeko” oharra zabaldu zuen. Laster zati hori lizitaziora aterako zuela adierazi zuen oharrean foru erakundeak. “Gai horri etekina ateratzeko asmoarekin, hurrengo hauteskunde autonomikoetan pentsatuz, albiste bat atera zuen aldundiak”, zehaztu dute Eguzkitik. Horren harira, bide horretan pintaketa “espontaneo” batzuk egin dituztela adierazi du taldeak.

Eguzkik oroitarazi du 500 metroko bidea dela oraindik ere bidegorri eta espaloi zabalagorik gabe dagoena, zehazki, garai bateko termikoaren ingurutik doan bide zatiarena; aurretik eginak dituzte azpiegitura horren bi zati Lezotik hasita Donibanerantz. Egitasmoaren hirugarren eta azken zatia da egiteko falta dena, Eguzkiren ustez, arriskuz betea dagoen zatia alegia: “Egia bakarra da, 50 zentimetro eskaseko espaloi zati horretatik igarotzen diren bakoitzean, herritarrek beren burua arriskuan jartzen jarraitzen dutela. Oinezkoek, txirrindulariek eta beste kirolari batzuek bi noranzkoetan errepidearen ondotik igaro behar dute. Gainera, autoek baimendutako gehienezko abiadura gutxi errespetatzen dute”.

Horrela, aldundiak diru publikoa “xahutzen” duela adierazi dute taldeak, “proiektuak behin eta berriz berregiteko, proiektu bat beharrezko egiten duten gauza berriak egunero aurkitzen dituztela argudiatuz. Noiz arte itxaron behar dugu? Istripu bat gertatu arte agian?”.

“Proiektuak behin eta berriz berregiteko” asmoen beste adibide bezala Donibaneko gune historikoko ur saneamenduaren adibidea oroitarazi du Eguzkik: “Saneamenduak urteak daramatza urei buruzko Europako zuzentaraua bete gabe, eta are urte gehiago daramatza proiektuan. Erakundeak ez dira ados jarri konponbide bat lortzeko, hondakin urak Pasaiako badiara isuri aurretik trata daitezen. Bada garaia alderdiek hauteskunde garaian biziberritzeaz etengabe hitz egiten duten badia horrena alde zerbait egiteko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.