Albaolara itsasontziz joan ahal izango da, prezio berdinagatik

Oinezkoen bidea itxita dagoenez, Albaolara iristeko itsasontzi zerbitzu bat martxan jarri da Trintxerpetik. Gainera, ordutegi zabalagoa jarri dute faktoria bisitatzeko.

Albaola Museoak Trintxerpetik aterako den barku zerbitzu bat jarri du martxan.

Uztailean Albaola Itsas Kultur Faktoriara itsasontziz iritsi ahal izango da nahi duena, betiko prezio berberagatik: 7 euro sarrera orokorragatik eta 5 euro erretiratu, ikasle, langabetu, familia ugari eta 10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat.

Oinezkoen bideak itxita jarraitzen duenez, museoak Trintxerpetik aterako den barku zerbitzu bat jarri du martxan; itsasontziaren irteera ordutegien eta kokapenaren berri emango dute erreserbak egiteko deitzen denean. Honakoak dira uztaileko ordutegiak:

  • Ostegunetan: 10:00etatik 14:00ak arte.
  • Ostiral, larunbat eta igandetan: 10:00etatik 14:00ak arte, eta 15:00etatik 19:00ak arte.

Erreserbak aurretik egin beharko dira e-mail bidez edo 943 39 24 26 telefonora deituz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.