Odol erauzketa Antxoko Kultur Etxean, hilaren 15ean

Datorren asteazkenean arratsaldeko 18:30etik aurrera egingo dituzte erauzketak, Pasai Antxoko Kultur Etxean.

Odol emaileak Oiartzun Odol erauzketa asteazkenean, arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Asteazkenean, hilaren 15ean, arratsaldeko 18:30etik aurrera odol erauzketak egingo dituzte Pasai Antxoko Kultur Etxean. Ekainean egindako saioan 32 poltsa jaso izanak “antxotarren erantzun eredugarria” erakutsi zuela azpimarratu nahi izan du elkarteak, eta bide horretatik jarraitu nahi dute.

Beti egiten duten moduan, baina aurten, larritasun egoera dela eta, are gehiago, jende berria animatzeko deia egin dute (betiere, 18 urtetik gorakoak). Osasun eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko hitzordua emango zaio emaile bakoitzari.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.