12.285 pasaitar daude deituta igande honetan botoa ematera
Hauteslekuetan aldaketa bakarra egon da San Juanen; bestela, ohiko puntuetan eman ahal izango da botoa. Orain dela lau urte EAJ izan zen Pasaiako indar nagusia.
2016ko irailaren 25ean egin ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako erroldan aurten baino 225 pertsona gehiago zeuden (12.510). Izan ere, aurtengoetan, 12.285 pasaitarrek izango dute aukera euren boza emateko, martxoaren 1eko errolda datuen arabera.
Hauteslekuei dagokienean, aldaketa bakarra egongo da, San Juanen hain zuzen: Donibane kaleko 58 zenbakiko puntuan ezingo da bozkatu aurten, puntu hori udaletxera (Arizabalo Jauregia) lekualdatu dutelako.
Hauek izan ziren orain dela lau urte egin ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak, Pasaian:
- EAJ 2.116 (%30,37)
- EH Bildu 1937 (%27,80)
- ELKARREKIN PODEMOS 1269 (%18,21)
- PSE-EE 908 (%13,03)
- PP 456 (%6,54)
- C´S 93 (%1,33)
- ATTKAA 74 (%1,06)
- GANEMOS 65 boto (%0,93)
- RZ-GV 28 boto (%0.40)
- PFYV 19 boto (%0,27)
- LN 3 boto (%0,04)
Beste datu batzuk:
- Parte-hartzea %56,16 (7.026)
- Abstentzioa %43,84 (5.484)
- Baliogabeak %0,36 (25)
- Boto zuriak %0,47 (33)