2020/7/9

oiartzun hauteskundeak 2020

8.014 oiartzuarrek eman dezakete botoa hauteskunde egun ezohikoenean

Gasteizko parlamentua osatzeko hauteskundeak egingo dituzte etzidamu. Elizaldeko hautets lekuetan aldaketak egongo dira.

33.291 errenteriar daude deituta bozkatzera igandean

2016ko Euskal Legebiltzarreko Hauteskundeetan 30.840 lagun zeuden hautets erroldan, lau urte geroago, 2.491 lagun gehiagok osatzen dute errolda hori.

Izan Bidea dinamikaren barruan ibilaldia antolatu du Sarek

Hilaren 18an (larunbata) egin du hitzordua Herriko Plazan, 12:00etan. Handik abiatuta bost kilometroko bidea egingo dute, euskal preso eta iheslarien aldeko elkartasuna eta aldarria auzoz auzo zabaltzeko.

Aita Mari

Aita Mari ontzia Pasaiara bueltatuko da ostiralean, Italiako Gobernuak aginduta

Italiako Gobernuak bueltatzeko baimena eman die "aurretik hainbat aldaketa egiteko baldintzarekin". SMH erakundeak salatu du honen atzean Erromaren interes bat ezkutatzen dela: "erreskate ontzi guztiak Mediterraneo zentraletik desagerraraztea".

Ondartxo pasealekuko partzelaren jabeei segurtasun lanak egiteko eskatuko die udalak

Pasaiako Udalak, "prozedura legalei jarraiki", Ondartxo pasealekuko jabeei beharrezko lanak gauzatzeko eskaera luzatuko die hurrengo egunetan. Haiek egin ezean, udalak ekingo die lanei (jabeen kontura betiere).

Hauteskundeak Lezon

Lezoko kiroldegian 4.829 lagunek eman ahal izango dute botoa, igandean

Datorren igandean (hilak 12) izango diren EAEko Hauteskundeetan, 4.829 lezoarrek botoa emateko aukera izango dute. Hori egiteko, aldaketa bat egongo da aurten: Hauteslekua kiroldegira lekualdatu dute.

hauteskundeak

12.285 pasaitar daude deituta igande honetan botoa ematera

Hauteslekuetan aldaketa bakarra egon da San Juanen; bestela, ohiko puntuetan eman ahal izango da botoa. Orain dela lau urte EAJ izan zen Pasaiako indar nagusia.

Donibane Kaleko 58 zenbakiko hauteslekua Udaletxera lekualdatu dute

Larritasun egoerak eskatzen dituen osasun eta segurtasun neurriak bermatzen ez zituelako, Donibane Kaleko 58 zenbakiko hauteslekua Arizabalo Jauregira lekualdatu dute.

Gehiago