Aita Mari ontzia Pasaiara bueltatuko da ostiralean, Italiako Gobernuak aginduta
Italiako Gobernuak bueltatzeko baimena eman die "aurretik hainbat aldaketa egiteko baldintzarekin". SMH erakundeak salatu du honen atzean Erromaren interes bat ezkutatzen dela: "erreskate ontzi guztiak Mediterraneo zentraletik desagerraraztea".
Ekainaren 26an Palermotik abiatu zen Aita Mari ontzia, bertan 49 egunez mugiezinik egon ostean. Bidaia hori Pasaian amaituko dute, datorren ostiraleko goizean zehar. Italiako Gobernuak, bidaiari ekin ahal izateko, “barkuan hainbat aldaketa egiteko baldintza jarri zien”. Salvamento Maritimo Humanitario (SMH) Gobernuz Kanpoko Erakundeak salatu du baldintza horiek Erromaren “tranpa” bat zirela “erreskate ontzi guztiak Mediterraneo zentraletik desagerrarazteko”.