Pasaian desagertutako adingabea, Sheila, onik aurkitu dute
Pasaian desagertutako 16 urteko gaztea aurkitu dute. Autoritateek adierazi dute onik dagoela, ageriko kalterik gabe.
Pasa den asteartean, uztailak 7, salatu zuen familiak 16 urteko gaztearen desagerpena. Eman zuten informazioaren arabera, Sheila Lopez Martinez Pasaian desagertu zen, baina Irunen egon zitekeela uste zen. Gaur goizean iragarri dute autoritateek adingabeko gaztea topatu dutela eta ongi dagoela. Pasatako astetik zegoen desagertuta.