EH Bilduk erraz irabazi du Lezon, jaso diren botoen erdia haientzat izan da
2016arekin alderatuz, eta abstentzioa handiagoa izan arren, EH Bilduk eta EAJk gora egin dute botoetan. Elkarrekin-Podemos asko jaitsi da.
EH Bilduk erraz irabazi du Lezon Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Eman diren botoen %50 pasatxo jaso du koalizio subiranistak. Ondoren EAJk jaso ditu boto gehien, eta jarraian lezoarren babesa jaso dutenak PSE-EE, Elkarrekin-Podemos eta PP-Ciudadanos izan dira. %1eko babesetik behera kokatu dira gainontzeko alderdiak; Vox-ek 14 boz jaso ditu herrian.
2016ko emaitzei errreparatua, EH Bilduren nagusitasuna zabalagoa izan da EAJrekin alderatuz gero. Herriko hirugarren indarrean aldaketa izan da, ordea, Elkarrekin-Podemosek PSE-EEri tartea eman behar izan diolako oraingo honetan. Alderdi morearen beherakada oso nabarmena izan da.
Abstentzioa oso handia izan da. Botoa emateko eskubidea zuten lezoarren ia erdiak erabaki du botorik ez ematea, abstentzioa %48,72koa izan baita, 2016an %41ekoa izan zen bitartean. 4.841 pertsona ziren eskubide hori zutenak herrian.
Jarraian, gaurko emaitzak (parentesi artean 2016ko datuak). Eskuineko datuetan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan herrian izan diren emaitzak ikus daitezke herrian, eta eskualdeko gainontzeko herrietan.
- EH Bildu: 1.240 boto, %50,61 (1.154, %41,95)
- EAJ: 731 boto, %29,83 (713, %25,92)
- PSE-EE: 216 boto, %8,81 (238, %8,65)
- Elkarrekin-Podemos: 183 boto, %7,46 (484, %17,56)
- PP+C’s: 29 boto, %1,18 (126, %4,58)
- Gainontzeko alderdiek %1etik beherako babesa jaso dute. Ondoko grafikan, xehetasun gehiago.