Oiartzungo bi bikotek jarraitzen dute pala txapelketan
Hamahiru partida jokatu dituzte Madalensoron, kanporaketa moduan. Herriko bi bikotek lortu dute fasea pasatzea. Datorren asteburuan, final laurdenak.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia faseak atzean uzten ari da. Pasa den asteburuan hamahiru partida jokatu dituzte Madalensoron, eta ez zen sorpresa handirik egon.
Lehen Mailako bi partida jokatu zituzten, eta bietan maila handiko jokoa ikusteko aukera egon zen, eta azken unera arte ez zen erabaki nor pasako zen hurrengo fasera.
Pasatuko direnak Jokin eta Suspek, alde batetik, eta Arizmendik eta Arbelaitzek, bestetik, osatzen bikoteak dira. Txapelketan jarraitzen duten oiartzuar bakarrak dira.
Datorren asteburuan final laurdenak jokatuko dira, eta hurrengoan, finalerdiak. Finalak, berriz, abuztuaren lehenengo asteburuan jokatuko dituztela adierazi du Girizia elkarteko pilota sailak. Aurtengo ekitaldia XXXVIII.a da, eta, urtero bezala, udalaren laguntza jasotzen du.
Lehen Maila
- Aroztegi – Erleaga / Iriarte – Gamio: 23-25.
- Aizpuru – Dagerre / Txoperena – Gastesi: 25-24.
Bigarren Maila
- Gurrutxaga – Arrieta / Barbulo – Aranjuelo: 25-13.
- Eskudero – Beloki / Luixa – Etxeberria: 25-13.
- Salegi – Matxain / Garbisu – Martinez: 25-15.
- Aranburu – Ormaetxea / Loidi – Loidi: 21-25.
- Lekuona – Azpeitia / Atxostegi – Gallastegi: 10-25.
Hirugarren Maila
- Iraola – Gonzalez / Sonia – Ginea: 25-14.
- Arruabarrena anaiak / Landa – Zubiri: 25-16.
- Perez – Perez / Enekoitz – Aritz: 25-11.
- Lertxundi – Arruti / Egialde – Arbia: 25-21.
- Arruti – Zubiaur / Ekain – Polo: 20-25.
- Virgilio – Roteta / Alegria – Esoain: 8-25.