Hilerrian dauden jokaera desegokiak salatu dituzte
Herritar talde batek Oiartzun Irratian salatu duenez, loreak lapurtzen dituzte hilerrian. Horrez gain, errespetu gabeko jokabideak daudela esan dute.
Hilerrian ematen diren hainbat jokabiderekin “minduta eta haserre” dago oiartzuar talde bat. Gaur Oiartzun Irratian elkarrizketatu dituzte, eta kanposantuan gertatzen direnak ezagutarazi dituzte.
Urtean bi dira izaten da lore gehien jartzen den aroak: Domusantu Eguna, azaroaren 1ean, eta maiatza eta ekaina inguruan. Azaldu dutenez, loreak jarri eta segituan ostu egiten dituzte. Egoera hori gero eta gehiago ematen dela ziurtatu dute. Konfinamenduaren ondoren gauzek berdin jarraitzen dutela adierazi dute.
Loreen lapurretaz gain, hainbaten portaera desegokia salatu dute: hilobietan parkour egiten dutela esan dute, kristalezko botilak barrura botatzen dituztela, baloiarekin ibiltzen direla, pixa egiten dutela… “Errespetu falta handia” dela iruditzen zaie.
Horregatik, ezohiko zerbait ikusiz gero, Udaltzaingoan salatzeko eskatu dute. Gainera, beste hainbat hilerritan egon ohi den bezala, kamerak jartzeko eskatu dute. “Gauza bere bidetik joango balitz, ez genuke horrelakorik eskatuko”, azaldu dute. Irtenbidea bilatzeko alde guztiek beren ekarpena egitea eskatu dute.