Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Konfinamenduan hildakoen omenez

Hildakoak oroitzearekin batera eta merezitako agurra eta omenaldia eskaintzearekin batera, haien senide eta gertukoei babesa erakustea, debekatutako besarkada eta muxuen garaian, elkartasun kolektiboa helaraztea izan zuen helburu ekitaldiak.

Atzoko omenaldiaren irudi bat, kanpoaldean. Argazkia: Aizpea Otaegiren Twitter kontutik hartua
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/07/15

COVID-19aren osasun larrialdiarengatik ezarritako konfinamendu garaian hil diren errenteriarrak oroitu zituzten atzo udalak antolatutako ekitaldi ofizialean. Hildakoak oroitzearekin batera eta merezitako agurra eta omenaldia eskaintzearekin batera, haien senide eta gertukoei babesa erakustea, debekatutako besarkada eta muxuen garaian, elkartasun kolektiboa helaraztea izan zuen helburu ekitaldiak.

Ekitaldi laikoa, xumea, baina sentitua. Bi zatitan banatu zuten ekitaldia. Lehenik, Niessen Kulturgunean hildakoen senide eta gertukoekin ekitaldia egin zuen udalak. Ondoren,  Errenteriako Atea eskulturaren parean egin zuen deialdia herritar guztiei begira udalak. Eskultura horren ondoan kandelak jarri zituzten herritarrek arratsean, 20:00etatik 00:00etara. Modu sinboliko horrekin irudikatu zuten agur kolektiboa eta hildakoen senideei babesa.

Udaletxea, gainera, horiz argiztatu zuten atzo, kandelen argi kolorez, omenaldia biribiltzeko.

Maiatzaren 26an telematikoki egindako udalbatzarrak erabaki zuen omenaldia egitea COVID-19aren osasun larrialdiaren barruan hildakoei eta haien senideei. Garaiaren gogortasunean jarri zuen azpimarra orduan Aizpea Otaegi alkateak: “Ezinbestekoa da maite ditugunak behar bezala laguntzea, babestuta egotea, joaten diren horiek lagunduta egitea eta dolua egin behar dutenek babesa sentitzea”. Udalbatzak horretarako baldintzak ematen zirenean merezitako omenaldia eskaintzeko konpromisoa hartu zuen.

Aizpea Otaegik omenaldiaren harira mezua zabaldu zuen atzo sare sozialen bidez, hildako horien senideei babesa erakutsi eta besarkada kolektiboa, herri besarkada, helarazteko.

Ausentziak eraiki egin behar dira eta zail izan dutenei horretan laguntzea izan da gure nahia. Intuizioak eta elkartasunak gidatuta aritu gara. Asmatu izana espero dugu, bihotzez. Gure berotasuna garai zailotan senide edo lagun bat galdu duzuen guztioi! pic.twitter.com/XHiPwY5RLF

— Aizpea Otaegi (@AizpeaOM) July 14, 2020

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.