Liburuak sinatuko ditu Isa Diazek

Sano Erradikal poema liburua aurkeztu zuen Isa Diaz idazle errenteriarrak hilabete hasieran.

Isa Diaz gaurko aurkezpenean. Argazkia: Alberdania

Sano Erradikal poema liburua aurkeztu zuen Isa Diaz idazle errenteriarrak hilabete hasieran. Liburua erosi dutenei, sinatzeko aukera eskaini nahi die orain idazleak, eta horretarako hitzordua egin du Errenteria-Oreretako Mirentxu liburutegiaren kanpoaldean datorren ostegunean, hilak 23, 12:00etatik 13:30era bitartean.

Idazleak berak zehaztu duenez ez du errezitaldirik egingo, “liburuak sinatu baino ez ditut egingo eta nire liburua erosi dutenek sinatzea nahi badute, gonbidapena luzatzen diet”.

Alberdania argitaletxearekin aurkeztu du bere poema liburua errenteriarrak. Liburua salgai da 13 euroan, eta formatu elektronikoan 10,49 euroan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.