Gizon bat atxilotu dute beste bati labanaz eraso egiteagatik
Zauritua, hasiera batean erasoa gertatutako lekuan artatu bazuten ere, azkenean ospitalera eraman zuten.
Beste gizon bati labanaz eraso egin eta zauritzeagatik 25 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarlanean. Zauritua, hasiera batean erasoa gertatutako lekuan artatu bazuten ere, azkenean ospitalera eraman zuten.
Errenteriako Erdialdeko establezimendu bateko kanpoaldean izan zen erasoa. Segurtasun Sailaren zabaldutako informazioaren arabera, biktimak erasotzailea ezaguna du, eta aspalditik dituzte elkarren arteko tirabirak. Erasotzailea beste gizonarengana hurbildu eta piperbeltz espraia bota zion aurpegira. Borrokan hasi ziren biak horren ostean, eta erasotzaileak labana atera zuen orduan. Hainbat labankada eman zizkion, horietako bi aldakan eta belaunean. Establezimenduko atezainek labana kendu egin zioten eta erasotzaileak alde egin zuen.
Hala ere, handik gertu atzeman zuen Udaltzaingoak eta atxilotu. Erasotzailea, epailearen aurrera eraman dute gaur goizean.