Jatetxe berria zabaldu dute Fanderiako errotan, Burdinola
Berezitasunen artean, garagardo artisauen bilduma handia eta barazkijale eta beganoentzako aproposak diren hainbat plater eskaintzaren barruan.
Jatetxe garagardotegi berria zabaldu dute Fanderiako errotan. Burdinola du izena, eta Itsas Etxea museoaren gainean dago kokatuta. Ekainean zabaldu zuten eta eskaintza anitza bildu du kartara, “nazioarteko hainbat plater eta Euskal Herriko ohikoak direnak uztartuta”.
Berezitasunen artean, garagardo artisauen bilduma handia eta barazkijale eta beganoentzako aproposak diren hainbat plater eskaintzaren barruan.
Sukaldea egun osoan dago zabalik, eta kafetegia berriz, goiz eta arratsaldez. Hemen, informazio gehiago.