Kultur arloko mikroenpresek diru laguntza eskatzeko aukera dute
Eusko Jaurlaritzak aditzera eman du kultura sektoreko mikroenpresatzat diru-laguntzak abian direla. Eskaerak egiteko epea hilaren 30ean amaituko da.
Kultura sektoreko mikroenpresentzat, elkarte eta sozietateen gastu finkoak edo egiturazkoak arintzeko diru laguntzak eskaintzen dituela jakinarazi du Oarsoaldea Garapen Agentziak. Horien eskaera egiteko epea hilaren 30ean bukatuko da. Eusko Jaurlaritzak kudeatzen ditu laguntza horiek.
Iniziatiba COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko helburuarekin sortu da. Horregatik, euren jarduera larrialdi egoeragatik eten behar izan duten elkarteei (edo murrizketa bat jasan dutenei) dago zuzenduta.
Diru laguntza hauen onuradunek hainbat baldintza bete beharko dituzte, haien artean: kultura sektoreko elkarte edo sozietatea izatea, eta 10 langile baina gutxiago izatea. Kondizio guztiak irakurgai egongo dira nahi duenarentzat, hemen klik eginez. Erakunde onuradunei ordainketak bi zatitan egingo dizkiete. Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren web orrian egin daitezke, hilaren 30a baina lehen.