Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaintza lehenetsi dute jaiaren gainetik

Madalenak bertan behera utzi dituzte jai batzordeak eta udalak. Hala ere, online ekitaldi sorta antolatu dute ‘Hau bizipoza’ lelopean, zaintza erdigunean jarrita, ospakizun birtual xumea egin dezaten herritarrek.

Jai Batzordea eta udal ordezkariak atzo agerraldian online egitaraua aurkezten. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/07/17

Bertan behera utzi dituzte madalenak aurten. Arduraz hartutako erabakia da, eta horren atzean jai batzordea eta Errenteriako Udala daude. COVID-19aren osasun larrialdiak jaiak osasun bermeekin ospatzeko ez duela agertoki segururik eskaintzen uste dute, eta horrekin koherente jokatuz hartu dute erabakia. Ez da, beraz, txupinazorik izango, ezta zuzeneko Zentenariorik ere. Kuadrillen Eguneko bazkari jendetsu erraldoia bertan behera utzi dute, eta ez dira Maialen eta Xanti haur artera aterako dantzara; buruhandiek ez dituzte korrika jarriko haurrik ausartenak.

Ohiko jaietako ekitaldirik ez, baina egitarau alternatiboa eta elkar zaintza bermatuko duena prestatu du jai batzordeak: Hau bizipoza! Atzo arratsaldean aurkeztu zuten. Online egitaraua da, Herri Bizia  web orrian ikusi ahal izango da. Herriko Erdialdeko plaza eta kaleetan antolatutako erakusketekin osatu dute.

Gazteenentzat madalenak bertan behera gelditu diren lehen aldia izango da; soinean urte batzuk gehiago dituztenentzat, berriz, ez da historia hurbilean bertan behera utzi dituzten lehen aldia. Garrantzitsua da memoria herria egiteko, identitatea osatzeko, historiaren puzzlea ahalik eta osoen irudikatzeko.

Banderen gerra
1983an banderen gerraren testuinguruan, bertan behera utzi zituzten madalenak. Espainiako bandera indarrez ezarri zuten udaletxeko balkoian, eta 60 paisanozko polizia jende artean sartu ziren txupinazoa baino lehen. Jaiak lehertu zituzten eta hamarnaka zauritu eragin, gazte, adineko eta haurrak. Espainiako Poliziaren jantzi marroiek hartu zituzten goitik behera kaleak.

Orduan, protesta egiteko utzi zituzten madalenak bertan behera. Egoeraren larritasuna salatzeko, basakeria agerian jartzeko. Gaur oso bestelakoa da arrazoia, larritasuna ere tartean bada ere; osasuna lehenestea, elkar zaintza erdigunean jartzea, komunitateari merezi duen babesa aitortzea, zehazki.

Komunitateari erantzuteko 20tik gora ekitaldi birtual prestatu dituzte eragileek, ohiko moduan ez, baina jaiei, txikia bada ere, keinu egin ahal izateko. Aitortza merezi duten zalantzarik ez da, egiten ari diren lanarengatik, eta komunitatea ehuntzeko esfortzuarengatik. Baina batez ere, COVID-19aren mehatxuaren aurrean hartu duten erabaki zentzuzko eta arduratsuagatik.

Antolatu dituzten ekitaldi guztiak ere, orain arteko jaiak bezala, herritik eta herriarentzat sortuak dira; arduratik eta konpromisotik, elkar zaintza erdigunean jarri duen herri batetik. Errenteria-Oreretak, gainera, agerian utzi du gai dela berrasmatutako ospakizunetarako, iaioa dela sormenean besarkada, musuak, lagunen eta familien arteko elkartzeak debekatuta izan diren garaietan, eta horren erakusle dira Errenteriaren 700. urteurrenaren ospakizuna, edota aurtengo Sagardo Eguneko ospakizuna balkoi eta leihoetan.

Ospakizuna leiho, balkoi, eta erakusleihoetara eramateko eskatu diete herritarrei.

Mantendu ardura, mantendu konpromisoa, elkarzaintza eta komunitatearekiko errespetua. Hori da jai batzordeak eta udalak bidali duten mezua, herritarrei gin dieten eskaera, ospatuko ez diren madalena hauen atarian: «Zaindu zuen burua, eta zaindu ondokoak; zaindu komunitatea». Horri begira, ostalariekin batera neurri zorrotzak hartuko ditu udalak.

Online egitaraua

Hilak 21, asteartea

  • 17:00. Haurren etxeko txupinazo txikia.
  • 19:00. Zentenarioa EMKE Banda eta Maialen eta Xantirekin. 19:30. Danborradak.
  • 20:00. Hau Bizipoza jaialdia.
  • 22:00. Yo he bailado, Live.

Hilak 22, asteazkena

  • 12:30. EMKEren kontzertua.
  • 13:30. XXXIII. Madalen Sariak. 17:00. Flamenko jaialdia.
  • 18:00. Buruhandi eta erraldoiak.
  • 18:30. Haur danborradak.

Hilak 23, osteguna

  • 12:00:. Miniaturazko trenak.
  • 17:00. Eureka dantza jaialdia.
  • 18:00. Buruhandi eta erraldoiak.
  • 23:00. Zezen suzkoa.

Hilak 24, ostirala

  • 12:00. Rally slot irudiak.
  • 17:00. Familia dantzan
  • 18:00. Buruhandi eta erraldoiak.
  • 23:00. Zezen suzkoa.

Hilak 25, larunbata

  • 17:00. Limboplaneta (Dejabu).
  • 18:00. Buruhandi eta erraldoiak.
  • 23:30: EMKE Rock Band Ainara Ortega eta Luis Mari Moreno Pirata-rekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.