Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Bideoa] Pasaitarrek musika eta kolorea jarri diote aurtengo Euskaraldiari

Pasaiako abeslari eta musikariek sortutako 'Bihurguneak' izeneko kanta aurkeztu berri dute, bideoklip eta guzti. Ska eta hip-hop estiloak uztartu dituzte.

Trintxerpeko alkateordetzan egin dute gaurko aurkezpena.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2020/07/18

Aurtengo Euskaraldirako ederki berotu dituzte motorrak pasaitarrek. Gaur Bihurguneak izeneko kanta aurkeztu dute, bideoklip eta guzti. Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketari musika eta kolorea jarri diote aurten, nola gainera. Bideoklip ederra zintzilikatu dute, «Pasaiatik eta pasaitarren artean egindako sorkuntza» gisa definitu dute sortzaileek. Esteka honetan entzun eta ikus daiteke jada.

Ska eta hip-hop musikak uztartu dituzte abestian. Bihurguneak-en letra Eider Perezek sortu du, eta Emaldi Cereijo, Ane Perezek eta Xabier Perezek ahotsa jarri diote Josu Elberdinek sortutako musikari. Ikus-entzunezkoaren grabaketa eta edizioa aldiz, Egoitz Albizuk egin du.

«Pasaia erakutsi nahi izan dut, euskara gehiago egiteko gogoa duen herria. Indarrak batzeko gai dena, belaunaldi berrien bultzadaz. Bihurguneek batzen dituzte lau Pasaiak eta euskara gure ahotara gehiago hurbilduko duen bihurgunea hartzeko gonbidapena luzatu nahi dugu abestiarekin», esan du gaurko aurkezpenean Eider Perez sortzaileak.

Perezen ondoren, Elberdinek hartu du hitza. Pozik azaldu da emaitzarekin, aitortu baitu giroa sortu eta dantzagarria den abesti bat osatu dutela. «Elkarlanean osatu den abestia izan da. Abesti dinamikoa eta gogoratzeko erraza izatea bilatu dut. Mezua melodiarekin batera itsatsi dadin».

Bigarren txanpa bat
Gaurko aurkezpenean, sortzaile, antolatzaile eta udaleko ordezkariez gain (Euskaraldiko dinamizatzaile Egoitz Albizu eta Euskara zinegotzi Loreto Osa ere bertan izan dira), Lamiak dantza taldeko Edurne Txintxurreta eta Studio 24 dantza akademiako Iker Murillo izan dira. Izan ere, azken bi hauek biribilduko dute egitasmoa, Dantzatu akademia pasaitarrarekin batera. Estilo ezberdinetako dantzariak bildu nahi dituzte, haien arteko fusioa baliatuta bigarren bideoklip bat osatzeko. Urrian aurkeztuko dutela iragarri dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.