Oiartzungo larrialdi zaintza zerbitzua bertan behera geratu da
Osasun Sailak, Osakidetzak eta Eudelek osasun neurriak hartzeko eskatu diote udalari. Ondorioz, zaintza zerbitzua bertan behera geratuko da.
97 haurrek jaso dute zaintza zerbitzua [Arg.: Oiartzungo Udala]. COVID-19a berriro indarra hartzen ari dela, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Osakidetzak eta Eudelek segurtasun neurriak hartzeko eskatu diote Oiartzungo Udalari.
Horregatik, udalekuak (aurten larrialdi zaintza zerbitzua bilakatu da) bertan behera uztea erabaki dute. Bihartik (astelehena, hilak 20) aurrera zerbitzurik ez dela egongo jakinarazi dute koordinatzaileek.
Zaintza zerbitzuan 97 haur, 21 begirale eta hiru koordinadore egon dira.
