Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaGizarteaHirigintza

[Galeria] Txirrita parkean, haurrek diseinatutako jolas-eremu berria ireki dute

Unibertsoan oinarritutako "eremu hezitzaile, inklusibo eta dibertigarria" erabilgarri dagoela aditzera eman du Errenteriako Udalak. Adin ezberdinetako haurrek diseinatutako hiru espazio ditu parkeak, bakoitza adin-tarte batentzako pentsatua.

Jolastokiaren irekiera. Prentsaurrekoa.
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta
2020/07/20

Gaur goizean Txirrita parkean bertan egindako prentsaurreko batean, jolasgune berriaren irekieraren berri eman du Errenteriako Udalak. Unibertsoan oinarritutako parkeak adin-tarte ezberdinetarako pentsatutako hiru gune nagusi ditu; haietan guztietan, haurren esperimentazioa eta material berritzaileen erabilera dira nagusi.

Itziar Ostolazak, Hezkuntza zinegotziak, topaketaren lehen agurra egin du esanez “ilusio berezia” egiten diela udaleko kideei halako proiektu bat aurkezteak, COVID-19ak eragindako ezohiko egoera honetan: pandemiaren ondoren bizi izan den larritasun egoerak “bereziki garrantzitsua” egin du “haur eta gaztetxoen eskubideak erdigunean jartzea”, eta eremu berri honekin aisia ardatz izango duen espazio bat ahalbidetuko da, gainera, “osasun neurriak bermatzeko aukera” eskaintzen duena.

Jolas-parkea diseinatzeko prozesua 2017an hasi zen, inguruko ikastetxeak barne hartu zituen sei hilabeteko parte hartze prozesuarekin. Haurrek erabaki zuten gai nagusia unibertsoa izatea nahi zutela, eta hala, Unibertsolandia izenaz bataiatu zuten parkea. 2.000 haur inguruk hartu dute parte diseinuan eta lehen aldia da gaztetxoen iritzia eta lana ardatz izan dituen halako proiektu bat egin dena.

Adinka, elementu ezberdinak sartzea aukeratu dute:

  • 0-4 urte bitarteko haurrei bideratutako eremua “esperimentazio” espazioa da. Hiru elementu sentsorialetan dago oinarrituta: ura, hondarra eta labirinto gunea.
  • 4-8 urte artekoei zuzendutakoak altuera eta psikomotrizitatea izan ditu ardatz. Aireko eta lurreko jolasak batu dira bertan, eskalada, egurrezko zirkuituak… eta bestelakoekin.
  • Azkenik, 8-12 urte bitarteko gaztetxoek “elkartze guneak” nahi zituztela erabaki zuten. Hala, toboganak eta hainbat eserleku berezi ahalbidetu dira haientzat.

Larritasun egoerak ezinezkoa egin du udalaren nahi nagusia, oraingoz, betetzea: uda garairako, jolas-parkea prozesuan parte hartu zuten haurrekin irekitzea. Jai antzekoa udazkenean egitea dago aurreikusita, baina gaurtik aurrera nahi duen orok gozatu ahal izango du Unibertsolandia jolas-eremu berriaz.

Eneko del Amok, Hirigintza zinegotziak, adierazi du parkearen eraikitze lanek lau hilabete eta erdiko iraupena izatea espero zutela, baina pandemiagatik luzatu egin dira; “azkenean” ametsa egi bihurtu dela esan du Del Amok. Maite Gartzia Gazteria arduradunak herriko haur eta gurasoak eremu berriaz disfrutatzera hurbil daitezen animatu nahi izan ditu.

Udaleko kideek gogorazi nahi izan dute hesituta dauden parke zatiak “belarra ongi jaio arte” ezin izango direla zapaldu.

_DSC2015
_DSC2015
_DSC2012
_DSC2012
_DSC2009
_DSC2009
_DSC2007
_DSC2007
_DSC2005
_DSC2005
_DSC2038
_DSC2038
_DSC2023
_DSC2023
_DSC2021
_DSC2021
_DSC2041
_DSC2041
_DSC2040
_DSC2040

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.