Kulturabirusaren hirugarren asteburua pasatu berritu dute. Hiru biñakaren ekitaldi berria egin dute, baita pasta tailerra, Zituenerekin.
Bederatzigarren ekitaldia izango da aurtengoa. Kontzejupean egin beharrean, Arraguako pilotalekuan jokatuko dituzte partidak. Lehenengo hiruak, bihar.
98 lagunek mendi itzulia egin dute Iturriotzen hasi eta bukatuta. Presoen salbuespen egoera orokorrarekin bukatzeko eskatu dute.
Unibertsoan oinarritutako "eremu hezitzaile, inklusibo eta dibertigarria" erabilgarri dagoela aditzera eman du Errenteriako Udalak. Adin ezberdinetako haurrek diseinatutako hiru espazio ditu parkeak, bakoitza adin-tarte batentzako pentsatua.
Zintzilik Irratia laguntza eske hasi da, koronabirusaren krisiak eurengan ere eragina izan duelako. "Zozketa mundiala" prestatu dute horretarako.
Izan Bidea dinamikak badiako tontorretara eramango ditu lezoarrak eta pasaitarrak igandean. Preso eta iheslarien aldeko martxak egingo dituzte.
Aurten, beste urteetan ez bezala, hilaren 20tik 26ra Merkatuzarreko aparkalekua zabalik mantenduko da ohiko ordutegian.
Pasaiako Udalak aditzera eman du San Pedroko eskolen eraikinaren irisgarritasuna hobetuko duen igogailu berria instalatzeko obrak amaitu direla.
Ostiraletik igandera bi COVID-19 positibo Oarsoaldean, biak Errenteria-Oreretan. Eskualdeko beste herrietan ez da kasu berririk izan.
Eguzki Oarsoaldeak salatu nahi izan du Donibaneko bizilagunak sufritzen ari diren "utzikeria" egoera, bereziki, Alabortza eta Arrokaundieta inguruetan asteburuetan dauden zabor pilaketengatik.
Madalenei begira, elkarte gastronomikoak euren jarduera mugatzea aztertzen ari dira. Jarduera arduratsuak mantentzearen garrantzia nabarmendu dute.