Merkatuzarreko parkinga irekita egongo da Madalenetan

Aurten, beste urteetan ez bezala, hilaren 20tik 26ra Merkatuzarreko aparkalekua zabalik mantenduko da ohiko ordutegian.

Merkatuzarreko aparkalekua. Argazkia: Herri Bizia.

Orain arte, Madalenetako egunetan, Merkatuzarreko parkinga itxi egin ohi izan dute. Aurten, baina, Koronabirusak eragindako ezohiko egoeragatik jairik ospatu ezingo denez, hilaren 20tik 26ra zabalik egongo da aparkalekua. Ordutegian aldaketarik egongo ez dela aditzera eman du Errenteriako Udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.