[Galeria] Auzoz auzo, etxeratze bidea egiten

Dozenaka herritarrek parte hartu dute Sare Herritarraren martxa aldarrikatzailean. Euskal presoen aldarria herriko txoko guztietara eraman dute, auzoz auzo ibili dira.

Martxan bildutako irudi bat.

Dozenaka herritarrek erantzun diote Sare Herritarraren deialdiari. Izan Bidea iniziatibaren barruan, ibilaldia egin dute gaur herriko auzoetan barrena. Euskal presoen aldarria herriko txoko guztietara eraman dute; bost kilometroko martxa egin dute, herriko plazatik hasita. Ondoren, Iztieta, Alaberga, Beraun, Pontika eta Gaztaño zeharkatu dituzte.

Musikarekin hasi eta amaitu dute gaurko martxa aldarrikatzailea. Amaiera, Gaztañon, ekitaldia egin dute. «Auzoz auzo aritu gara presto eta iheslarien etxeratze bidea egiten, konponbiderako bidea egiten eta bakerako bidea egiten. Ibiltarien sarea ehuntzen ari gara», adierazi dute amaierako ekitaldian. Bide batez, besarkada bana bidali diete larri gaixo diren Mikel Arrieta eta Aitzol Gogogorzari, baita haien senideei ere.

HITZA gaurko martxan izan da, eta zenbait irudi bildu ditu:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.