Ostiraletik igandera bi COVID-19 positibo Oarsoaldean, biak Errenteria-Oreretan
Ostiraletik igandera bi COVID-19 positibo Oarsoaldean, biak Errenteria-Oreretan. Eskualdeko beste herrietan ez da kasu berririk izan.
Hilaren 17tik 19ra, hau da, joan den ostiraletik atzoko (igandea) 23:59ak arte, Oarsoaldea osoan bi positibo berri izan dira COVID-19agatik, biak Errenteria-Oreretan: bat ostiralean, beste bat larunbatean. Lezon, Pasaian eta Oiartzunen ez da positibo berririk azaldu azken egunetan. Gipuzkoako beste herri batzuetako joera ikusita, ondoriozta daiteke Oarsoaldean kasuak bai, baina agerraldirik ez dagoela.
Osasun Sailak gaur jakinarazi du azken egunetako koronabirusaren eraginaren gaineko txostena. Horren berri zehatz izateko, klikatu ondoko estekan (PDF artxiboa da):