San Pedroko eskoletako igogailuaren obrak amaitu dituzte
Pasaiako Udalak aditzera eman du San Pedroko eskolen eraikinaren irisgarritasuna hobetuko duen igogailu berria instalatzeko obrak amaitu direla.
Udalak iragarri du San Pedroko eskoletako eraikinaren irisgarritasuna eta “baldintza orokorrak” hobetuko dituen igogailu berria jartzeko lanak amaitu direla. Pasaia-Lezo Lizeoaren erabilerakoa da eraikina. Oztopo arkitektonikoen amaiera suposatuko duen instalazio berri honek erabiltzaileek “luzaroan” eskatu izan duten behar bati erantzungo dio.
Urtebete inguruko luzapena izan dute obrek, eta lanen kostu osoaren herena Pasaia-Lezo Lizeoak finantzatu du.