Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Haurrek merezi dutelako

Haurren Jai Batzordeak hainbat ekitaldi prestatu ditu, haurren proposamenak jasota. Ekitaldi guztiak modu telematikoan izango dira.

haurren pregoia Haurren pregoia grabatu zuten hura idatzi zutenek, pasa den astean.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2020/07/21

Madalenak ez direla ospatuko gauza jakina da, baina haurrentzako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Haurren Jai Batzordean biltzen diren hainbat eragilek, betiere segurtasun neurriak hartuta. Hor dira erraldoi eta buruhandien konpartsa nahiz haurren danborrada; Oarsoirriak-ek bereak egin ditu. Talde horretako kide da Nora Barroso.

Azaldu duenez, haurrentzako zerbait antolatu nahi zuten, baina formatuan aldaketa izan da. «Eskaini behar zen horrek gure printzipioekin bat egin behar zuen, alegia, haurren nahiek presente egon behar zuten. Beraiek erabaki behar zuten nolakoak izan behar zuten ez-madalenek», argitu du Barrosok.

Konfinamenduaren eta ondorengo arintze fasean oraindik ez zegoen argi zer gertatuko zen madalenekin, eta eurak ere festekin gutxi gogoratzen zirela aitortu du Barrosok. Ekainean hasi ziren prestaketan: deialdia egin, eta publikoki zabaldu zuten.

Eskatu zieten COVID-19ak sortutako egoera kontuan hartzeko: «Proposamen asko jaso ditugu, 3 eta 12 urte arte bitarteko haurrenak. Etxeetan izugarrizko lana egin da, eta proposamen horiek guztiak batu eta komunean zeudenak bateratu ditugu, baita egingarriak direnak ere».

Ekitaldi zerrenda bat osatu zuten, eta behin ideiak finkatuta, herriko eragileekin elkartu dira, proposamenak gorpuzteko. Pasa den astelehen arratsaldean, adibidez, pregoia grabatu zuten Foru Plazan, hori idatzi zuten haurren artean.

Oarsoirriak-ek antolatu dituen ekitaldiak —pregoia, antzerkia eta DJ saioa— beste eragileek antolatu dituztenei batuko zaizkie. Horrela, zazpi ekitaldi egingo dituzte, eta ez dute madalenetakoa izan behar zen egun bakar bat bera ere hutsik utziko. Ekitaldi horiek guztiak herribizia.eus-en ikusi ahal izango dira.

Haurren beharra
Barrosok jakinarazi duenez, zerbait egin behar zutela erabaki zuten, ez dutela pentsatu ezer ere ez egitea. «Haurrek behar dute, eta merezi dute; helduok baditugu baliabideak. Haurrei sentiarazi nahi diegu herriaren parte direla, eta auzolana oso garrantzitsua da guretzat», esan du. COVID-19ak baldintzatutako ez-madalenak are herrikoiagoak direla uste du, egoera berrian irudimena findu behar izan baitute.

Garrantzitsutzat jo du udalak baliabideak eman izana: «Herriak sortutako festak dira, eta udalak jarri ditu baliabideak. Gu auzolanean aritzen gara, eta baliabide teknikoak jartzen dituzte beraiek».

Nabarmendu du festek duten erritu izaera. «Guk ez dakigu haurrek nola bizitzen dituzten festak, beraiei galdetu behar zaie, baina bakoitzak bizitzeko era ezberdina dauka: batzuek txupetea uzteko aprobetxatzen dute; lagunekin elkartu… Ezinezkoa da hutsune horiek betetzea, baina erakutsi nahi dugu beste modu batean antola daitezkeela gauzak».

Ez dira bakarrak. Izan ere, haurrek beren bizipen edota sentimenduak marrazkietan adierazi nahi zituzten, eta horretarako bidea eman diete. Lehen txupinazo txikirako pegatinak egiten zituzten, baina osasun egoerak ez die horretan lagundu. «Haurren irudiak jaso ditugu, eta eurentzako oso garrantzitsua zen horiek plazaratzea», esan du. Garai zailetan bizitzea egokitu diren ez ohiko madalenei kolore pixka bat jarriko diete.

Egitaraua

Gaur

  • 17:00etan. Etxeko txupinazoa.

Bihar

  • 18:00etan. Erraldoi eta buruhandiak.
  • 18:30ean. Danborren jaia.

Etzi

  • 18:00etan. Erraldoi eta buruhandiak.

Hilak 24, ostirala

  • 17:00etan. Etxekoak dantzan, DJ saioa, haurren proposamenekin.
  • 18:00etan. Erraldoi eta buruhandiak.

Hilak 25, larunbata

  • 17:00etan. Limboplaneta (Dejabu Panpin Laborategia).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.