Heltak jakinarazi du ikasturte hasiera atzeratuko dela
COVID-19ak sortutako egoera okerrera doala eta, Helduen Tailerrak urtarrilean hasiko dira. Matrikulazio epea azaroan egingo dutela iragarri dute.
Helduen Tailerrek (HELTAk) iragarri duenez, datorren ikasturtea urtarrilean hastea erabaki dute. Ekainera arte iraungo du, eta izena emateko epea azaroan izango da.
COVID-19ak sortutako egoerak okerrera egiten ari dela eta hartu dute erabaki hori. 2019-2020 ikasturtea bera ere bertan behera geratu zen, konfinamendu neurriengatik.
Adierazi dutenez, elkarlanean ari dira unean uneko protokoloa eta arautegia, zerbitzua ahalik eta onena izateko.