Lezoko konposta guneetara bisita egingo dute adituek

Lezoko konposta guneetara bisita egingo dute adituek ostegunean. 09:00etan hasiko dira herriko bost guneak bisitatzen, segurtasun neurriekin.

Hilaren 23an (osteguna) Lezoko konposta guneetara bisita egingo dute adituek. 09:00etan hasiko dute herriko konposta guneetatik bisita, ondoko ordenean: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Datozen bisitek hilabeteroko maiztasuna izango dute; hurrengoa irailaren hasieran izango da.

Bisita horietan, konposta gune bakoitzaren jarraipena egiteaz gain, erabiltzaileen zalantzak argitzeko aukera izango da. Baina herritarrei deia: musukoa beharrezkoa da horietan egoteko.

Udalak zehaztu du konpostaren bidez COVID-19a ezin dela transmititu. Alta, nabarmendu du konposta guneak ondo zaindu behar direla, konpostagailuek baldintza onetan lor ditzaketen tenperaturak funtzio higienikoa baitu, birus zein bakteriak desagerraraziz eta kalitatezko konposta lortuz.

Horrez gain, udaletik oroitarazi dute konpostagunetan komeni dela bi erabiltzaile baino gehiago ez egotea, edota segurtasun distantziak mantentzea. Horietan musukoak eta eskularruak erabiltzeko aholkua ere eman du.

Aldi berean, udalak herritarrak gonbidatu ditu auzokonposta egitera. Familiek iniziatibarekin bat egiteko edo zalantzak argitzeko bi bide dituzte:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.