Txikizkako establezimenduek laguntza eskatzeko epea luzatu du udalak
Oiartzungo Udalak 150.000 euro bideratuko ditu COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak arintzen laguntzeko. Ostiralera arte atzeratu dute epearen itxiera.
Oiartzungo merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduentzako zuzeneko diru laguntza eskatzeko sistema malgutzea erabaki du Oiartzungo Udalak.
Horrela, helbide fiskala Oiartzunen ez duten baina establezimendua herrian duten horiek diru laguntza eskatzeko aukera izango dute. Horretarako, gainerako baldintzak bete beharko dituzte. Epea datorren ostiralean —hilak 24— bukatuko da.
Esteka honetan klik eginda ikus daiteke zeintzuk diren baldintza horiek. Oiartzungo Udalak, guztira, 150.000 euro bideratuko ditu denda txikiak laguntzera.