Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaintza, ardura eta elkartasuna

Egun hauek, beste moduan bizitzea egokitu da aurten, hurrengo urtean handiagoak izan daitezen, baina batez ere elkartasuna eta zaintza erdigunean jartzen dituen komunitatea izaten jarraitzeko. Hori deia, hori eskaera: ardura, zaintza eta elkartasuna.

Jai Batzordea eta udal ordezkariak atzo agerraldian online egitaraua aurkezten. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/07/21

Egun berezia gaurkoa egutegian, ezin uka. Egoera normala balitz, pandemiaren mehatxurik gabekoa, atzera kontaketa ia amaierara heltzear legoke. Maite ditugu madalenak, lagunartea, familiartea, herritik herriarentzat sortutako jaiak, eta horietan azken urteetan ere aldaketa nabarmena izan da, komunitateak pisu izugarria hartu duelako. Komunitate horri berari, arduraz jokatzea dagokio orain, eta hala ari den zalantzarik ez da. COVID-19a bizitza hankaz gora jartzera heldu zen une beretik, zaintza erdigunean izan da Errenteria-Oreretan, instituzioetatik hasi —udala alegia,— eta eragileekin, gazteekin, haurrekin, adinekoekin, dendari eta ostalariekin, osasun langileekin, herritarrekin amaituta.

Ardura izan da nagusi, elkartasuna, norbera eta komunitatearen zaintza bihurtu da helburu; eta hori, ordaintzerik ez da.

‘Ez jaien’ datak dira gaurtik hasi eta 25era artekoak. Madalenak bertan behera uztea erabaki dute jai batzordeak eta udalak ardura ariketa eredugarria zabalduz. Harago joan da udala, komunitatearekiko azken urte luzeetan erakusten ari den konpromisoarekin, eta tabernen itxiera arautzeko dekretua egin du berariaz koronabirusaren hedapena saihesteko. Herritarrek izan behar dutelako ardura, baina instituzioek eredu eta bide izan behar dutelako. Goizaldeko ordu batetarako itxita beharko dute ostalaritza establezimenduek. Eta garrantzitsuena, erabaki hori, herriko ostalaritza establezimenduekin adostuta hartu du, gauza gutxi izango direlako konplizitatean aritzea baino eraginkorragoak. Besteak aintzat hartu eta elkarrekin aritzea da gakoa, denona baita arazoa, eta beraz, ardura.

Ostarik udalaren erabakia babestu du; ardura eskatu die herritarrei, ez daitezen erlaxatu, COVID-19a gure artean dagoelako, eta beraiek espazio seguruak eraiki nahi dituztelako beren establezimenduetan herrikideentzako. Ardurarako deiaren lekukoa hartu dute ondoren, OaingozHau mugimenduak, eta elkarte gastronomikoak ere, eta zerrenda luzea dago atzean.

Egun hauek, beste moduan bizitzea egokitu da aurten, hurrengo urtean handiagoak izan daitezen, baina batez ere elkartasuna eta zaintza erdigunean jartzen dituen komunitatea izaten jarraitzeko. Hori deia, hori eskaera: ardura, zaintza eta elkartasuna. Bide horretan, online egitarau aberatsa sortu du jai batzordeak, zaintza ospatzeko, arduraz aritzeko, elkartasuna irriz janzteko.

Errenteria-Oreretak eredugarri dela erakutsi du… segi horretan.

Online egitaraua

Hilak 21, asteartea

  • 17:00. Haurren etxeko txupinazo txikia.
  • 19:00. Zentenarioa EMKE Banda eta Maialen eta Xantirekin. 19:30. Danborradak.
  • 20:00. Hau Bizipoza jaialdia.
  • 22:00. Yo he bailado, Live.

Hilak 22, asteazkena

  • 12:30. EMKEren kontzertua.
  • 13:30. XXXIII. Madalen Sariak. 17:00. Flamenko jaialdia.
  • 18:00. Buruhandi eta erraldoiak.
  • 18:30. Haur danborradak.

Hilak 23, osteguna

  • 12:00:. Miniaturazko trenak.
  • 17:00. Eureka dantza jaialdia.
  • 18:00. Buruhandi eta erraldoiak.
  • 23:00. Zezen suzkoa.

Hilak 24, ostirala

  • 12:00. Rally slot irudiak.
  • 17:00. Familia dantzan
  • 18:00. Buruhandi eta erraldoiak.
  • 23:00. Zezen suzkoa.

Hilak 25, larunbata

  • 17:00. Limboplaneta (Dejabu).
  • 18:00. Buruhandi eta erraldoiak.
  • 23:30: EMKE Rock Band Ainara Ortega eta Luis Mari Moreno Pirata-rekin.

 

Erlazionatutako edukiaZaintza lehenetsi dute jaiaren gainetikMadalenak bertan behera uzteko erabakia babestu du OstarikMadalenei begira, elkarte gastronomikoak euren jarduera mugatzea aztertzen ari diraHaurrek merezi dutelako
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.