Fermin Muguruzak emango die ongietorria 2021eko madalenei
Aurten ezinezkoa izan da, baina datorren urtean bertan izango dela madalenak iragartzen eta girotzen agindu du Xabier Vesga txistularia eta kontzertu horren zuzendariarekin batera zabaldu duen bideoan.
Madalen aurreko txistulari kontzertua, Errenteria-Oreretako jaiak iragartzeko ekitaldi ezinbestekoa bilakatu da azken urteotan. Aurtengoak, hamabosgarrena behar zuen, baina jaiak bezala, arduraz eta zaintza lehenetsita, hura ere bertan behera gelditu da.
Txistulariekin batera aritzen dira Zumardian hilaren 20an Ereintza Dantza taldeko dantzariak, Maialen eta Xanti eta haiekin batera, gonbidatu berezi bat. Aurten Fermin Muguruzak hartu behar zuen Zumardiko oholtza txistulariekin. Aurten ezinezkoa izan da, baina datorren urtean bertan izango dela madalenak iragartzen eta girotzen agindu du Xabier Vesga txistularia eta kontzertu horren zuzendariarekin batera zabaldu duen bideoan: “2021eko utzailaren 20an, txistulariekin batera arituko naiz Oreretan”.
Orereta 2021 – Uztailak 20 pic.twitter.com/kC8Yr9WvnE
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) July 21, 2020