Aiako Harria eta Lau Haizetako ibilbide gidatuak abuztuan hasiko dira
Abuztuan hasi eta urrira arte, 3 ibilbide gidatu ezberdin egiteko aukera eskainiko da. Guztiak 10:00etan hasiko dira, baina egun eta abiapuntu ezberdinetan.
Aiako Harria Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua, eta Lau Haizetako parkeko ibilbide gidatuak abuztuan hasiko direla aditzera eman dute. Datorren hilabetetik eta urrira arte, guztira 12 bisita eskainiko dira, hiru ibilbide ezberdin egiteko aukerarekin. Honako hauek dira aukera bakoitzaren xehetasunak:
- Añarbeko Baso-Erreserba. Paisaia irekiez eta Malbazarko eta Pagosardeko hezeguneetako fauna eta flora ezagutzeko.
- Egunak: Abuztuaren 15, irailaren 5 eta 27, eta urriaren 17.
- Abiapuntua: Idoia, Susperregi jatetxeko aparkalekua.
- Iraupena: Lau ordu.
- Aizpitarteko leizeetako aztarna paleolitikoak. Gure arbasoen bizimoduari buruzko ezagutzan sakontzeko.
- Egunak: Abuztuaren 9, irailaren 19 eta urriaren 11 eta 24.
- Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako PNko bulegoa.
- Iraupena: Ordu eta erdi.
- Lau Haizeta Parkea eta Txoritokietako Estazio Megalitikoa. Lehen gizakiek hildakoei eraikitako monumentuak (trikuharriak eta tumuluak) aztertzeko.
- Egunak: Abuztuak 1 eta 23, irailak 13, eta urriak 3.
- Abiapuntua: Sanmarko gotorlekua.
- Iraupena: Hiru ordu.
Ibilbide guztien prezioa 2 eurokoa da pertsona bakoitzeko (7-16 urte bitartekoentzat euro batekoa eta adin horretatik beherakoentzat doan). Aurretik erreserba egitea derrigorrezkoa da, horretarako, 943 49 45 21 telefonora deitu, turismo bulegora hurbildu, edota posta elektroniko bidez kontakta daiteke.