Hernandez eta Susperregi palista oiartzuarrak, finalerdietara
Giriziak antolatzen duen pala txapelketaren azken aurreko asteburua izango da. Hiru mailetako finalerdiak jokatuko dituzte Madalensoron.
Zutik, Gamio, Iriarte, Maiz epailea, Elizondo eta Zabala. Makurtuta, Aritzmendi, Arbelaitz, Agirre eta Mendigain Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen pala txapelketaren 38. ekitaldia azkenekotan da. Pasa den asteburuan zehaztu zituzten finalerdiak. Finalaren aurreko fase hori asteburuan jokatuko dute, ohi bezala, Madalensoron.
Oiartzungo bikoteei dagokienez, Hernandez eta Susperregik osatutakoak bakarrik lortu dute hurrengo faserako txartela. Arruabarrena anaiak eta Arizmendi-Arbelaitz final laurdenekoetan geratu dira.
Bitxikeria bat egon da asteburuetan. Bikote batzuei ez die denbora eman beren partidak jokatzeko, eta asteburuan bi jokatu behar izan dituzte. Hemen klik eginda ikus daitezke aste honetako emaitzak. Finalerdiak honakoak izango dira:
Lehen Maila
- Aizpuru (Aia) – Dagerre (Hondarribia) / Zabala (Urnieta) – Elizondo (Betelu).
- Salaberria (Astigarraga) – Huegun (Loiola) / Elejalde (Altza) – San Miguel (Doneztebe).
Bigarren Maila
- Eskudero – Beloki (Andoain) / Salegi (Zumaia) – Matxain (Orereta).
- Loidi anaiak (Andoain) / Atxostegi – Gallastegi (Elgoibar).
Hirugarren Maila
- Imaz – Elizalde (Hernani) / Agirre (Hernani) – Mendigain (Andoain).
- Hernandez – Susperregi (Oiartzun) / Zurutuza – Manterola (Hernani).
