Kontzentrazio zaratatsua deitu dute, ostiralean, Ondartxo pasealekua irekitzeko
Puntetarako eta farorako bidea ireki dezaten eskatzeko kontzentrazio zaratatsua deitu dute sanpedrotarrek. Elkartzea ostiralean izango da, 20:00etan, herriko biribilgunean.
Pasa den asteko ostiralean egindako manifestaldi zaratatsuari jarraipena emango diote sanpedrotarrek ostiral honetan. Puntetarako eta farorako bidea ireki dezaten eskatzeko kontzentrazioa deitu dute hilaren 24rako; bilkura 20:00etan egingo da, San Pedroko frontoiaren ondoan dagoen biribilgunean.
Herritarrek nahi duen oro animatu dute elkartzearekin bat egitera eta txistu, kazola edo “zarata egiteko edozer gauza” ekar dezaten eskatu dute. Sanpedrotarrek aldarrikatu nahi izan dute “udalaren utzikeriaz” nazkatuta daudela eta Ondartxo pasealekua zabalik nahi dutela lehenbailehen.